Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bermeon jokatuko da Udabarriko Faseko bigarren saioa

2016/04/13
Apirilaren 17an, domeka, izango da saioa Kafe Antzokian; 18:00etatik aurrera sei bertsolari lehiatuko dira Bermeon.

Udabarriko Faseo bigarren saioa apirilaren 17an jokatuko da, Bermeon. Kafe Antzokian izango da saioa, 18:00etatik aurrera.

Bermeoko saioa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Aitor Arrutia Azkueta (Enkarterriak)
  • Ander Elortegi Garatea (Busturialdea)
  • Dani de Miguel Avecilla (Uribe Kosta)
  • Imanol Arrutia Azkueta (Enkarterriak)
  • Jone Larrinaga Dañobeitia (Uribe Butroe)
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika (Busturialdea)

Saioan gaiak ematen Olatz Larrinaga Caballero (Uribe Kosta) ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Lea-Artibai) ariko da.

Saiorako sarrerak Kafe Antzokiko txarteldegian egongo dira salgai, 17:00etatik aurrera.

 Twitter ikonoa fb