Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Beñat Ugartetxeak irabazi du Igorreko kanporaketa

2016/10/23
Finalaurrekoetarako txartela lortu du Ugartetxeak; Igorreko Lasarte aretoa bertsozalez bete da udagoieneko hirugarren kanporaketan.

250 bertsozale elkartu dira Igorreko Lasarte aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseko hirugarren kanporaketan. Gaurko kanporaketako bertsolariak, hurrengoak:

  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Malen Amenabar Larrañaga
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra

Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxea Ostolazak lortu du puntu gehien batzea, 487 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du, eta Basauriko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 27an. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza 487
  • Julen Erezuma Arzanegi 444
  • Malen Amenabar Larrañaga 437,5
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga 385
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal 382
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra 326

Gaurkoan gai emale beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar basterretxea Olarreaga eta Itxaro Juaristi Olaetxea aritu dira.

 Twitter ikonoa fb