Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Arrigorriagan jokatuko da Udabarriko Faseko hurrengo saioa

2016/05/10
Maiatzaren 14an, zapatua, izango da saioa Lonbo aretoan; 17:30etik aurrera sei bertsolari lehiatuko dira Arrigorriagan.

Udabarriko Faseko zortzigarren saioa maiatzaren 14an jokatuko da, Arrigorriagan. Lonbo aretoan izango da saioa, 17:30etik aurrera.

Arrigorriagako saioa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Ander Aldazabal Olabarri
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Galder Bilbao Martinez ‘Txapi’
  • Igor Galarza Intxausti
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Unai Mendiburu Valor

Saioan gaiak ematen Ane Arnaiz Sanchez ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Saiorako sarrerak Lonbo aretoan egongo dira salgai, 16:30etik aurrera.

 Twitter ikonoa fb