Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Zigoitian jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 2.finalaurrekoa

2017/02/08
Txapelketako 1.itzuliko 2.finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Zigoitian. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Zigoitiko Kultur Etxean.

Joan den larunbatean hasi zuen bere bidea 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak. Langraizen jokatu zen 1. finalaurrekoa, eta Manex Agirre aramaioarrak jaso zuen bertan puntuaziorik altuena.


Igande honetan Zigoitian jokatuko da, Kultur etxean, 17:30ean. Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira:

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
Iker Agirre Uribarren (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Jagoba Apaolaza Castro (Gasteiz)
Serapio Lopez Ortueta (Baranbio)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzea 2015eko edizioaren bi finalista daudela: Iñaki Viñaspre bigarrena geratu zena eta Xabi Igoa.

Bertsolari hauek, Zigoitian lortzen duten puntuazioari 1.itzulian lortutakoa gehituko zaio eta metaketa hori izango da sailkatuko duena finalerako.

Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute aurtengo txapelketan. Ondorioz, 1.itzuliko 3 finalaurrekoen sailkapenaren arabera osatuko dira 2.itzuliko azkeneko 3 finalaurrekoak.

Gai-emailea Gebarako Aintzane Irazusta Arzallus izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Zigoitiko Kultur Etxean bertan. Arrunta 6 euro, bazkideak 4 euro eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Zigoitiko saioan, bereziki, Zigoitiko udalari.

Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Urkabustaiz eta Zuian. Adin guztietako 35 lagun 9 taldetan banatuta.Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira. Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 191 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Saioaren informazio gehiago, eta ondoren jarraipena egiteko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/zigoitia-otsailak-12

Zigoitia 2017 abtx

2017-02-12 zigoitia bertsolariak