Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Iñaki Viñaspre Simon

Abetxukoko bertsolaria. 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista. Arabako Bertsozale Elkarteko irakaslea eta udalekuetako begiralea. Hala Bedi irratiko Bertxoko saioaren esatari izandakoa eta Bertxoko sariketaren antolatzaile urte askotan. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide izandakoa. Plazako saio askotako bertsolaria da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 12

Iñaki Viñaspre Simon Hasierako agurra
Xabi Igoa Eriz, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

Xabi eta Iñaki, bikotea dira. Xabi, 60 urteko emakumea da eta Iñaki 35 urteko gizonezkoa. Mota guztietako komentarioak entzun behar izan dituzte elkarrekin hasi zirenetik. Jada urtebete egin dute elkarrekin eta afari batekin ospatzen ari dira.

Iker Agirre Uribarren, Iñaki Viñaspre Simon 8ko txikia

Iñaki eta Iker bi lagun dira. Urte pila bat loterian zenbaki berean jokatzen daramate. Oraingoan tokatu zaie, baina erotuta dabiltzate loteria dezimoa topatzen.

Iñaki Viñaspre Simon, Serapio Lopez Ortueta 10eko txikia

Merkealdietan zabiltzate biak. Zuk Serapio gustuko duzuna begiztatu duzu azkenean, bat-batean, Iñakik bultzatu egin zaitu, eta nahi zenuen hori kendu dizu.

Iñaki Viñaspre Simon Puntuari erantzunak

1. Barneko amorrua noiz ateratzen da, 2. Ekaitzaren ostean baretzen da dena,

Iñaki Viñaspre Simon Bakarka, gaia emanda

Besteen oniritziaren zain egon gabe hobeto bizi zarela konturatu zara.

Iñaki Viñaspre Simon Bukaerako agurra

Legutio, martxoak 4

Iñaki Viñaspre Simon Hasierako agurra
Iñaki Viñaspre Simon, Iker Agirre Uribarren 10eko nagusia

Iñakik, alaba gorra du. Gaur konturatu da Iker bere bizilaguna zeinu hizkuntza ikasten dabilela bere alabarekin gero eta gehiago komunikatzen delako. Eskerrak ematera joan da bere etxera.

Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon 8ko txikia

Lagunak dira. Irakasle oposaketetako azterketa egiten ari dira BECen. Halako batean, Maenxen harridurarako, Iñakik galdera bat kopiatzen uzteko eskatu dio.

Felipe Zelaieta Txurruka, Iñaki Viñaspre Simon 10eko txikia

Felipe eta Iñaki arrazoi ezberdinengatik estetika zentro batera joan dira. Bertako itxaron gelan denbora luze daramate zain. Isilik ez egotearren, beraien artean hizketan hasi dira.

Iñaki Viñaspre Simon Puntuari erantzunak

1. GEHIEGI AMESTEA KALTEGARRIA DA, 2. UME IRUDIMENA GALTZEN DUGUNEAN, 3. IZERDITAN ESNATU AL ZARA SEKULA?

Iñaki Viñaspre Simon Kartzela

Ez zenuen amets horretatik esnatu nahi, baina esnatu egin zara.

Iñaki Viñaspre Simon Hasierako agurra

Gasteiz, apirilak 1

Iñaki Viñaspre Simon Hasierako agurra
Iñaki Viñaspre Simon, Xabi Igoa Eriz 8ko nagusia

Xabi eta Iñaki 80ko hamarkadan heroinazale izandakoak dira. Azken aldian parkean aurkitutako xiringa kopuruak harritu egin ditu.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Iñaki Viñaspre Simon 10eko txikia

Herrian auzolanerako deia egin dute. Iñaki bakarrik azaldu da, eta erabaki du atez ate joatea jende bila, lehen atea jo eta Oihanek zabaldu dio atea erdi lo.

Iñaki Viñaspre Simon Puntuari erantzunak

1. GURASO IZATEA HAUTU PERTSONALA, 2. FAMILIA EREDU ASKO GIZARTEAN,

Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa Sei puntuko motza

Iñaki eta Manex, lagunak dira. Arratsalde pasa zoologikoan dabiltza. Tximinoen kaiola parean hauei begira geratu, eta euren keinuak ikusita, ez direla hain desberdinak iruditu zaie.

Iñaki Viñaspre Simon Bakarka, gaia emanda

4 urte daramatzazu kartzelan; gaur, lehen aldiz, amona etorriko zaizu bisitan.

Iñaki Viñaspre Simon Bukaerako agurra