Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abenduaren 2ko finalean borondatezko lanean aritu nahi duzu?

2023/11/21
Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako borondatezkoak behar ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Saioa ikusteko moduan izango dira borondatezkoak, eta saiorako sarrera eta bukaeran mokadutxoa izango dute trukean.

Gerturatzen ari da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko dena, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak laguntzaileak behar ditu. Lan-txanda zehatzak zeintzuk izango diren jakiteko faltan, borondatezko langileen zerrenda osatu nahi du elkarteak.

Txanda guztietako kideek izango dute saioa ikusteko edo/eta entzuteko aukera. Bukaeran, gainera, mokadutxoa eta edatekoa eskainiko zaie denei. Eta noski, borondatezkoek ez dute saiorako sarrerarik erosi beharko. Beraz, borondatezko lanerako prest bazaude, bete ezazu ondorengo formularioa, eta bueltan idatziko dizugu txandaren xehetasunekin.

Mila esker denei!