Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Zapatuan, apirilaren 9an, izango da bigarren saioa Zornotzan

2022/04/05
Taldekakoaren bigarren saioa bariku honetan jokatuko da, 18:30etik aurrera “Basordako piratak”, “Leioatik Leioara” eta “Zornotzako Bertso Oskola” taldeen artean.

Zornotzan, Luis Urrengoetxea kalean zehar, jokatuko dituzte kanporaketa honi dagozkion hiru saioak Basordako piratak, Leioatik Leioara eta Zornotzako Bertso Oskola taldeek. 18:30ean hasi eta iluntze osoan zehar girotuko dute kalea.


Kanporaketa hau irabazten duen taldea ere, maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatuko da zuzenean.


Hurrengo saioak apirilaren 29 eta 30ean izango dira.