Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Tronperrieta taldeak irabazi du Taldekako lehenengo saioa

2019/02/25
Algortan jokatu zen atzo Taldekako lehenengo saioa. Tronperrieta taldeak, kanporaketa irabazita, hurrengo faserako txartela lortu zuen.

Taldekako txapelketako lehenengo saioa jokatu zen atzo Algortan, Uribe Kostako Anubix! eta Tosu Bizirik eta Durangaldeko Tronperrieta taldeen artean. Azken talde honek lortu zuen kanporaketa irabaztea, eta beraz, hurrengo fasera sailkatzea.

Publikoaren artean, besteak beste, Mallorcaco glosadore batzuk ere egon ziren.

Kanporaketako lehenengo saioa Patxeko tabernaren kanpokaldean jokatu zen Anubix! eta Tronperrieta taldeen artean. 

Bigarren saioa Villamonte tabernan izan zen, Tosu Bizirik eta Anubix! taldeen artean.

Eta hirugarren, eta azken saioa, Saniko tabernan izan zen. Bertan erabakita geratu zen kanporaketa Durangaldeko taldearen alde.

Hurrengo saioa Leioan izango da martxoaren 1ean.