Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Taldekakoaren finalaurrekoak eta finala maiatzaren 25ean jokatuko dira Arrigorriagan

2024/04/24
Egun berean jokatuko dira eskolarteko finalak ere, eta dagoeneko salgai daude bazkari txartelak

Aurrera doaz taldekakoaren kanporaketak, eta dagoeneko ezagutzen ditugu maiatzaren 25ean, Arrigorriagako hiru  finalaurrekoetan, kantatuko duten bederatzi taldeetako sei. 

Finalaurrekoak bazkal ostean hasi eta gauera arte luzatuko dira. Lehenengo finalaurrekoa Arrigorriagako eskolan izango da, eta ondorengo biak kalean izango dira. Finala, berriz, Elizondo tabernan izango da, 22:00etan.

Bazkari txartelak salgai daude 12€-ren truke.

Arrigorriagakoa egun osoko jaia izango da, goizean eskolarteko finalak izango dira, gero bazkaria eta ostean hasiko da Taldekakoa.

 Taldekakoaren azkenengo kanporaketa biak apirilaren 28an Zornotzan eta maiatzaren 3an Iurretan izango dira.