Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Portugaleten jokatuko da Taldekakoaren hirugarren kanporaketa

2019/03/06
Domeka eguerdian, Portugaleteko kaleetan, jokatuko da Taldekakoren hurrengo saioa.

Domeka eguerdian bertsoz beteko dituzte Portugaleteko kaleak Elorri, Far Westeko bertsolariak eta Potojorran taldeetako kideek, Taldekakoaren hirugarren kanporaketan.

Saioak: 

  • 13:00etan Hiruki tabernan
  • 13:45ean El Solar enparantzan
  • 14:30ean merkatuan

Aurreko kanporaketetan antzera, hiru taldeetako batek lortuko du hurrengo faserako txartela. 

Hurrengo saioa martxoaren 17an izango da Gernika-Lumon.