Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Mungiako Taket taldea ere sailkatu da hurrengo fasera

2019/03/04
Barikuan Leioan jokatutako saiotik Mungiako Taket taldea sailkatu da bigarren fasera

Martxoaren 1ean, Leioan, jokatu zen Taldekakoaren bigarren kanporaketa Plentziako Basordako Gorringoak, Leioako Leioatik Leiora eta Mungiako Taket taldearen artean. Hiru saioetako bi irabazita, Taket taldeak lortu du hurrengo fasera sailkatzea.

Giro ezin hobean jokatu ziren hiru saioak Leioako hiru tabernetan.

Lehenengo saioa Kurkudi tabernan izan zen, Taket eta Basordako Gorringoak taldeen artean.

Bigarren saioa Alcalde bodegan, Leioatik Leioara eta Basordako Gorringoak taldeen artean.

Eta azken saioa, Zeuek tabernaren terrazan, Leioatik Leioara eta Taket taldeen artean.

Hurrengo saioa Portugaleten izango da, martxoaren 10ean. Taldeak: Far Westeko bertsolariak, Potojorran eta Elorri