Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Martxan dago Bizkaiko Taldekakoa

2019/02/12
Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak. 2017an egin zen lehenengoz, eta bigarren edizioa izango du aurtengoa; 21 taldek eman dute izena, eta hiru fasetan jokatuko da txapelketa; finala, maiatzaren 25ean izango da.

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.

21 taldek parte hartuko dute lehenengo fasean, eta hiru talde helduko dira maiatzaren 24an jokatuko den finalera. Lehenengo fasea orain hasi eta martxoaren 25era bitarte jokatuko da, eta bigarrena martxoaren 27tik maiatzaren 13ra. 

Bizkaia osoko 21 talde arituko dira jai giroan baina lehian, eta finala, eskolarteko finalarekin batera jokatuko da maiatzaren 24an. 

Gozatu Taldekakoaz!