Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abadiñoko Koipelustre's taldea finalera sailkatu da

2019/05/02
Martitzen iluntzean "Far Westeko Bertsolariak" eta "Kopielustre´s" taldeek jokatutako finalaurrekoan Durangaldeko taldeak lortu zuen aurrera egitea.

Martitzen iluntzean, Abadiñoko gaztetxean, jokatu zen aurtengo Taldekakoko lehenengo finalaurrekoa Enkarterri/Ezkerraldeko Far Westeko Bertsolariak taldea eta Abadiñoko Koipelustre's taldeen artean. 

2019-04-30 Abadiño

Giro ederrean jokatu zen saioa Abadiñoko gaztetxean, eta alde estuarekin bada ere, etxeko taldeak finalerako txartela lortu zuen.

2019-04-30 Abadiño

Finala maiatzaren 25ean izango da Abadiñon bertan. Finala erabakitzeko, beste bi finalaurreko geratzen dira:

  • Maiatzaren 3an Mungiako Errota gaztetxean, 20:00etan: Tronperrieta (Durango eta Iurreta) eta Taket (Mungia)
  • Maiatzaren 10ean Errigoitin: Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein), Miotako bidelapurrak (Berriz-Elorrio) eta Zahar-alive (Busturialdea)