Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iurretako Urruxarrak taldeak lortu du final egunerako lehen txartela

2022/03/28
Pasaden barikuan jokatu zen Taldekakoaren lehenengo kanporaketa Zallan, "Far Westeko Bertsolariak", "Itallen" eta "Urruxarrak" taldeen artean. Azken honek lortu zuen kanporaketa irabaztea, eta beraz, maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela.

Giro bikainean hasi da aurtengo Taldekakoa, barikuan Zallan jokatutako kanporaketarekin. Hiru taldeen artean 3 saio jokatu zituzten; Abian Gazte Zentroan lehenengoa, Madres Irlandesas plazan bigarrena eta Oreka taberna kanpoaldean azkena. Gune bakoitzean talde biren arteko saioaz gozatzeko aukera izan zuten hurreratutakoek, tartean, herriko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoek.

2022-03-25 Zalla

Jokatu zituen saio biak irabazita Iurretako Urruxarrak taldeak lortu zuen final egunerako txartela.

Hurrengo saioa apirilaren 9an izango da, Zornotzan, Basordako piratak, Leioatik leioara eta Zornotzako bertso oskola taldeen artean.