Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bost kanporaketa jokatuko dira asteburuan

2022/04/26
Mungia, Getxo, Iurreta, Markina-Xemein eta Bermeon jokatuko dira, bariku eta zapatu honetan, taldekakoaren kanporaketak.

Taldekakoaren bost kanporaketa jokatuko dira barikua eta zapatua bitartean, beste horrenbeste herritan, eta, saio bakarraren faltan, ia erabakita geratuko dira Larrabetzuko finalaurrekoak.

 

BARIKUKO SAIOAK

Mungian, 18:00etan hasita, Take it easy!, Laukijjek eta Santutxuko Bertso Eskola taldeek jokatuko dute kanporaketa. Saioak:

  • 18:00etan Herriko tabernan
  • 19:00etan Txutxubis tabernan
  • 20:00etan Errota gaztetxean
  • Gaztetxeko saioaren ostean, jateko zerbait egongo da, gainera.

Markina-Xemeinen, 18:30ean hasita, Akerbeltzen antxumak eta Gerri maltxurrak taldeek jokatuko dute kanporaketa. Saio denak izango dira Buztarri tabernan.

Getxon, 19:00etan hasita, Estropozu, Tosu bizirik eta Koipelistriek taldeek jokatuko dute eguneko hirugarren kanporaketa. Saioak:

  • 19:00etan Salem tabernan
  • 20:00etan Etxeandia garagardotegian
  • 21:30ean Azebarri elkartean

Iurretan, 19:30etik aurrera, Kristiñanak, Ez dakit ba! eta Poto Baptist School taldeen artekoa izango da eguneko laugarren eta azken kanporaketa. Saio denak Oromiño auzoko San Marko ermitan izango dira.

 

ZAPATUKO SAIOA

Bermeon, 18:00etan hasita, Beethovenen belarriakTopera eta Azkena eta etxera taldeen arteko saioa izango da. Saioak:

  • 18:00etan Izaro Irish Pub-en
  • 19:00etan Talako kantinan
  • 20:00etan kafe Loidxien.

 

Saio bakoitzeko talde irabazlea maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko den finalera sailkatuko da.