Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Barikuan, martxoaren 25ean, hasiko da Taldekakoa Zallan

2022/03/22
"Far Westeko bertsolariak", "Itallen" eta "Urruxarrak" taldeen artekoa izango da Taldekakoaren hirugarren edizio honetako lehenengo kanporaketa.

Zallan batuko dira, beraz, bariku iluntzean Enkarterri-Ezkerraldeko Far Westeko bertsolariak, Larrabetzuko Itallen eta Iurretako Urruxarrak taldeak. Hiru saio jokatuko dituzte beraien artean:

  • 19:30ean izango da lehenengo saioa Gazte zentroko Abian lokalean.
  • 20:15ean izango da bigarren saioa Madres irlandesas plazan.
  • 21:00etan izango da hirugarren saioa Oreka tabernako arkupeetan.


Kanporaketa irabazten duen taldea, maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatuko da.