Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bariku honetan Errigoitin erabakiko da finala

2019/05/08
Taldekakoaren hirugarren, eta azken, finalaurrekoa Errigoitin jokatuko da bariku iluntzean "Zahar-alive", "Miotako bidelapurrak" eta "Akerbeltzen Antxumak" taldeen artean

Barikuan, maiatzaren 10ean, jokatuko da aurtengo Taldekakoaren azken finalaurrekoa Errigoitin, 20:00etan hasita. Busturialdeko Zahar-alive, Berriz/Elorrioko Miotako bidelapurrak eta Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak taldeek hiru saio jokatuko dituzte:

  • 1. saioa: Uria tabernan
  • 2. saioa: Eleizalde jatetxean
  • 3. saioa: Ikuilu alkatean

2019-05-10 Errigoiti

 

Talde bakoitzak saio bi jokatuko ditu, eta puntu gehien batzen dituen taldeak maiatzaren 25eko finalerako txartela eskuratuko du.  Finala Abadiñon izango da eskolarteko finalekin batera, bazkarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, 10€-ren truke.