Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Akerbeltzen Antxumak eta Miotako bidelapurrak ere hurrengo fasera

2019/03/25
Asteburuan jokatutako kanporaketa biekin, amaitu da lehenengo fasea. Markina-Xemeinen jokatu den saiotik Akerbeltzen Antxumak taldeak lortu du hurrengo faserako sailkapena eta Igorreko saiotik Miotako bidelapurrak taldeak.

Asteburuan saio bi izan dira, barikuan Markina-Xemeinen eta zapatuan Igorren.

Markina-Xemeinen Larrabetzuko Itallen, Busturialdeko Dolu Gabe eta Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak batu ziren, eta giro bikainean jokatu zituzten kanporaketako hiru saioak. Akerbeltzen Antxumak Azken talde honek lortu du hurrengo fasera sailkatzea.

2019-03-22 Markina-Xemein

Igorren, aldiz, Santutxuko Otsoa & Co., Arratia eta inguruetako Aramotzetik Itxinera eta Berriz-Elorrioko Miotako bidelapularrak taldeak jokatu zituzten kanporaketako hiru saioa. Saioak ikustera jende asko bildu zuen. Hurrengo fasean Miotako bidelapurrak taldeak kantatuko du. 

2019-03-23 Igorre. Taldekakoa

Bigarren fasera sailkatu diren taldeak:

  • Durango-Iurretako Tronperrieta
  • Mungiako Taket
  • Wnkarteri Ezkerraldeko Far Westeko bertsolariak
  • Busturialdeko Zahar-alive
  • Abadiñoko Koipelustre´s
  • Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak
  • Berriz-Elorrioko Miotako bidelapurrak