Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abadiñon jokatuko da bigarren faseko lehenengo saioa bihar

2019/04/29
Bigarren faseari hasiera emateko, apirilaren 30ean, Abadiñon, Koipelustre´s eta Far Westeko Bertsolariak taldeen arteko saioa jokatuko da.

Taldekakoaren bigarren faseari hasiera emateko, bihar, apirilaren 30ean jokatuko da lehenengo saioa Abadiño bertako Koipelustre´s eta Enkarterri/Ezkerraldeko Far Westeko bertsolariak taldeen artean.

Saioa Abadiñoko gaztetxean izango da, 21:30ean. Talde bien artean puntu gehien batutzen dituena, maiatzaren 25eko finalera sailkatuko da.

2019-04-30 Abadiño

Bigarren fase honetako gainontzeko saio biak, maiatzaren 3an eta 10ean izango dira:

  • Maiatzaren 3an, 20:00etan, Mungiako Errota gaztetxean Tronperrieta (Durango eta Iurreta) eta Taket (Mungia) taldeak.
  • Maiatzaren 10ean, Errigoitin, Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Miotako bidelapurrak (Berriz eta Elorrio) eta Zahar-alive (Busturialdea) taldeak.

 

Finala, maiatzaren 25ean izango da Abadiñon, hiru saioetako talde irabazleen artean.