Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Areatza

Puntuazio taula

8H 8tx punt-eran bakarka Guztira
Ander Ucelay 50.00 53.00 38.00 28.50 169.50
Garikoitz Sarriugarte 47.50 47.00 36.50 31.50 162.50
Asier Alcedo 53.00 45.50 32.00 31.50 162.00
Naroa Torralba 40.50 42.50 33.50 22.00 138.50
Xabier Iturraspe 45.00 43.00 18.50 29.50 136.00
Markel Baroja 32.00 41.50 31.00 18.50 123.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Asier Alcedo, Xabier Iturraspe 8ko nagusia

Asier eta Xabier zuok biok bikotea zarie. Alokairuan bizi izan zarie orain arte, baina etxea erosi gura dozue. Mailegu eske zoazie bankura.

Markel Baroja, Garikoitz Sarriugarte 8ko nagusia

Markel eta Garikoitz. Irakasleak zarie. Azken hilebeteotan hainbat lankidek hartu dabe baja, laneko estresa dala ta.

Ander Ucelay, Naroa Torralba 8ko nagusia

Naroa eta Ander. Herriko udaleko zinegotziak zarie. Urtebete falta da hurrengo udal hauteskundeetarako, eta barriro aurkezteko eskatu deutsue.

Xabier Iturraspe, Markel Baroja 8ko txikia

Xabier, zu udaltzaina zara eta Markel, zu herritarra. Xabier, Markelek bostgarrenez itzi dau asteon autoa txarto aparkauta eta isuna ipini dautsazu. Kentzeko erregutu dautsu.

Ander Ucelay, Asier Alcedo 8ko txikia

Lagunak zarie. Ander, Asierrek gaixotasun sintomarik txikiena sentitzen dabenean internetera joten dau zer daukan edo zer egin jakiteko. Gaur be hor dabil.

Garikoitz Sarriugarte, Naroa Torralba 8ko txikia

Garikoitz, gasolindegira joan zara, Naroa bertako langileari goraino betetako eskatu eta karteraren bila sartu zara kotxera. Ez dozu topau.

Asier Alcedo Puntuari erantzunak

1. Kataluñan badabe / president-a jada 2. Zelan ikusten dozu / hango egoera?

Xabier Iturraspe Puntuari erantzunak

1. Garaileek idazten / dabe historia 2. Bide bazterrak dagoz / hazurrez beteta

Markel Baroja Puntuari erantzunak

1. Beti aberasgarri / da aniztasuna 2. Beste kulturetatik / bada zer ikasi

Garikoitz Sarriugarte Puntuari erantzunak

1. Zer eskatzen deutsazu / zeure buruari? 2. Larregi eskatzea / be ez da kontua

Naroa Torralba Puntuari erantzunak

1. Bizitzaz gozatzeko / da asteburua 2. Ez daukagu presarik / inoz etxerako

Ander Ucelay Puntuari erantzunak

1. Bizi osoa ikasten / lana topetako 2. Hizkuntzak jakitea / garrantzitsua da

Asier Alcedo Bakarka, gaia emanda

Bizi osoa daroazu auzo berean bizitzen. Gaur ogi bila urten dozu; bueltakoan, ez zara etxeko bideagaz akordetan, gogoratzen.

Xabier Iturraspe Bakarka, gaia emanda

Kolpean itzartu, esnatu zara, izerditan blai. Ezin dozu ametsa burutik kendu.

Markel Baroja Bakarka, gaia emanda

Tabernaria zara. Gero eta jende gazteagoa jatortzu alkoholdun edari eske.

Garikoitz Sarriugarte Bakarka, gaia emanda

Zure etorkizunagaz arduratuta zagoz.Telebistan kartak botatzen dabezan igarleari deitzea erabagi dozu. Oraintxe amaitu da telefono deia.

Naroa Torralba Bakarka, gaia emanda

Egunerokotasunean kalean mugiduteko dekozuzan oztopo, traba arkitektonikoak edo irismen arazoak salatzeko udaletxera jo dozu.

Ander Ucelay Bakarka, gaia emanda

Zure semeak hilerokoa zer ete dan galdetu deutsu, arrebari entzun dautsola eta berak be gura dauala.

Albisteak

Areatzan eta Erandion jokatuko dira hurrengo sailkapen saioak

Areatzan eta Erandion jokatuko dira hurrengo sailkapen saioak

2018/05/15

Zapatuan Areatzako udaletxeko areto nagusian jokatuko da Udabarriko Faseko saioa, 17:30ean; domekan, ostera, Erandion izango da saioa, Astrabuduako Josu Murueta Kultur Etxean, 17:30ean.

Areatzan eta Erandion jokatuko dira hurrengo sailkapen saioak - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/05/19
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Areatza
Tokia
Areatzako aretoa