Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Urriaren 6an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2018/09/25
Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira udazkenean; finala abenduaren 15ean izango da Bilbao Arenan.

Hastera doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018. Urriaren 6an abiatuko da Gernika-Lumon, eta bost kanporaketa jokatu ostean, hiru finalaurrekoak eta finala etorriko dira. Finala Bilbao Arenan jokatuko da abenduaren 15ean.

Kanporaketetan 30 bertsolari hasiko dira, Udabarriko Fasetik sailkatutako 29, eta 2014an finalista izan zen Oihana Bartra. Horietatik 10 sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak. Finalera 8 bertsolari helduko dira.

Saioei buruzko informazioa, protagonistei buruzkoa... webgune honen atal desberdinetan aurkituko duzue.

Sarrerak, Internetez eta txarteldegietan

Saioetako sarrerak erosteko aukera bi egongo dira. Internet bidez www.bertsosarrerak.eus atarian, edo saioetako egunetan txarteldegietan, 16:00etatik aurrera.

Aurten ere saio guztietarako bonoa egongo da eskuragai. Bonoak kanporaketa eta finalaurreko guztietarako balioko du; finalerako, ostera, ez.

 

                Twitter Facebook Instagram YouTube