Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Txaber Altubek irabazi du Amorebieta-Etxanoko kanporaketa

2018/10/21
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da gaur Amorebieta-Etxanon; finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak.

Amorebieta-Etxanora heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gaurkoan. Zornotza Aretoa bete egin da, 300 bertsozaletik gora elkartu dira han. Hirugarren kanporaketa izan da gaurkoa, eta hurrengoak izan dira parte hartu duten bertsolariak.

  • Aitor Esteban Etxebarria
  • Ander Elortegi Garatea
  • Ander Ucelay Aristi
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor

Saio puntuagarria amaitu ostean Txaber Altubek lortu ditu puntu gehien, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak.

Horrela geratu da sailkapena:

  1. Txaber Altube Sarrionandia 478
  2. Ander Elortegi Garatea 472
  3. Unai Mendiburu Valor 466
  4. Ander Ucelay Aristi 447
  5. Inazio Vidal Gurrutxaga 419,5
  6. Aitor Esteban Etxebarria 418

Saioan Itxaro Juaristi Olaetxea izan da gai-jartzailea. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube