Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Santurtzin jokatuko da bigarren kanporaketa

2018/10/09
Serantes Kultur Aretoan izango da hitzordua domekan, 17:00etan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Urriaren 14an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa Santurtzin. Serantes Kultur Aretoan izango da, 17:00etatik aurrera.

Kanporaketan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Igorren kantatuko du azaroaren 25ean. Beste bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai jartzaile lanetan Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ ariko da Santurtzin. Epaimahaiko kideak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
  • Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean

Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

                Twitter Facebook Instagram YouTube