Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Peio Ormazabalek irabazi du Getxoko goizeko sailkapen saioa

2018/05/13
Lehenengo kanporaketa giro ederrean jokatu da Fadura kiroldegian.

Getxora heldu da gaurkoan Udabarriko Fasea. Goizean kanporaketa bat jokatu da, eta arratsaldean jokatuko da bigarrena, biak leku berdinean, Fadura Kiroldegian.

Goizean kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Axier Goñi Arsuaga
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria
  • Josu Landeta Egurrola
  • Peio Ormazabal Villanueva

Saioko irabazlea Peio Ormazabal Villanueva izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Peio Ormazabal 170
  2. Gorka Pagonabarraga 167
  3. Ibai Amillategi 162
  4. Eneko Aldana 158,5
  5. Josu Landeta 150,5
  6. Axier Goñi 139,5

Goizeko saioan gai emaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguenak, Joseba Santxo Uriartek eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube