Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Otxandion eta Ondarroan jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

2018/04/17
Zapatuan Otxandioko Mañondoko gimnasioan jokatuko da saioa, 17:30ean; domekan Ondarroan saio bi jokatuko dira gaztetxean, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean.

Asteburu honetan ere Udabarriko Faseko sailkapen saioekin gozatzeko aukera izango da. Zapatuan Otxandion jokatuko da saioa, eta domekan, saio bi jokatuko dira Ondarroan. Hemen saioei buruzko xehetasunak:

Apirilaren 21ean, Otxandion, Mañondoko gimnasioan, 17:30ean.

Bertsolariak:

Aitor Etxebarriazarragak, Jontxu Martinezek, Josune Aramendik eta Lurdes Ondarok lehenengoz kantatuko dute Txapelketan.

Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

Apirilaren 22an, Ondarroan, gaztetxean

GOIZEKO SAIOA: 12:00etan:

Bertsolariak:

Nahia Ibarzabalek lehenengoz parte hartuko du Txapelketan.

Saioan gaiak ematen OIatz Larrinaga Caballero ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

ARRATSALDEKO SAIOA: 17:30ean.

Bertsolariak:

Iker Apraizek lehenengoz parte hartuko du Txapelketan.

Saioan gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

                Twitter Facebook Instagram YouTube