Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Nerea Ibarzabal ere, finalera

2018/11/25
Igorreko frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak.

Bigarrenean ere betekada. Sarrera guztiak agortu dira gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Igorreko kiroldegian elkartu dira bertsozaleak sei bertsolariren lanaz gozatzera:

Gaurkoan kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia)
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ (Iurreta)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
  • Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
  • Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)

 

Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituena, 514 puntu guztira. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak.

Horrela geratu da sailkapena:

  1. Nerea Ibarzabal Salegi 514
  2. Onintza Enbeita Maguregi 497,5
  3. Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 487,5
  4. Malen Amenabar Larrañaga 474,5
  5. Oihana Bartra Arenas 467,5
  6. Beñat Ugartetxea Ostolaza 460,5

Gaurkoan gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoa izan da: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube