Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Malen Amenabarrek irabazi du Santurtziko kanporaketa

2018/10/14
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da gaur Santurtziko Serantes Kultur Aretoan; finalaurrekoetarko txartela lortu du Amenabarrek.

Bertsozalez bete-bete egin da gaur Santurtziko Serantes Kultur Aretoa. Bigarren kanporaketa izan da gaurkoa, eta kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
  • Imanol Arrutia Azkueta
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga
  • Malen Amenabar Larrañaga

 

Malen Amenabarrek lortu ditu puntu gehien, 480,5 puntu. Beraz, Igorreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 25ean. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Malen Amenabar Larrañaga 480,5
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 460
  • Arrate Illaro Etxebarria 458,5
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga 427,5
  • Imanol Arrutia Azkueta 394
  • Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’ 391,5

 

Saioan Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ ibili da gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube