Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Julen Ibarguengoitiak irabazi du Gautegiz-Arteagako saioa

2018/04/28
Kultur etxean batu dira bertsozaleak Udabarriko Faseko saioa ikusteko.

Gautegiz-Arteagan jokatu da gaur arratsaldean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa. Giro ederrean  joan da kultur etxean egin den kanporaketan.

Parte hartu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Igor Galarza Intxausti
  • Iker Garitagoitia Astigarraga
  • Itxaso Paia Ruiz
  • Joseba Barandiaran Andueza
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika
  • Maider Barañano Uribarri

 

Saioko irabazlea Julen Ibarguengoitia izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Julen Ibarguengoitia 173
  2. Joseba Barandiaran 168,5
  3. Itxaso Paia Ruiz 167
  4. Igor Galarza 158
  5. Iker Garitagoitia 152,5
  6. Maider Barañano 136,5

Gaurko saioan gai emaile beharretan Leire Garatxena Larrabe aritu da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube