Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Jone Uriak irabazi du Lekeitioko finalaurrekoa

Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da gaur Lekeitioko Santi Brouard frontoian, Lekeition.

Sarrera guztiak agortu dira gaur arratsaldean Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa. Giro ederrean joan da saioa, bertsozaleek ederto erantzun diete bertsolariek kantatutakoei.

Gaurkoan kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Jone Uria Albizuri
  • Txaber Altube Sarrionandia

 

Arikera puntuagarri guztiak egin ostean, Jone Uria izan da puntu gehien batu dituena, 508,5 puntu. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu du Algortako bertsolariak.

Horrela geratu da gaurko sailkapena:

  1. Jone Uria Albizuri 508,5
  2. Etxahun Lekue Etxebarria 502
  3. Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 468,5
  4.  Ander Elortegi Garatea 462,5
  5. Txaber Altube Sarrionandia 457
  6. Arrate Illaro Etxebarria 455

Gaurkoan gai-jartzaile beharretan Amaia Ugalde Begoña aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoa izan da: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube