Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Imanol Uriak irabazi du lehenengo kanporaketa

2018/10/06
Finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak; Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bertsozalez bete da gaur arratsaldean udagoieneko lehenengo kanporaketan.

200 bertsozaletik gora batu dira Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian gaur arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko lehenengo kanporaketan. Gaurko kanporaketa bertsolariak, hurrengoak izan dira:

  • Asier Galarza Garai
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Imanol Uria Albizuri
  • Ion Barrocal Besga
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra


Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu du puntu gehien batzea, 451,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Imanol Uria Albizuri 451,5
  • Julen Erezuma Arzanegi 449
  • Asier Galarza Garai 448,5
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia 439
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra 414
  • Ion Barrocal Besga 382,5

Gaurkoan gai emale beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube