Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Igorren jokatuko da bigarren finalaurrekoa azaroaren 25ean

2018/11/20
Udal kiroldegian izango da hitzordua domekan, 17:00etatik aurrera; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Arratian izango da hurrengo hitzordua, Igorren, hain zuzen. Azaroaren 25ean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa bertan, Igorreko udal kiroldegian, 17:00etatik aurrera.

Domekan kantuan ariko diren bertsolariak hauek izango dira:

 

Igorren puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Domekan gaiak jartzen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Epaimahaia, ostera, Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Joseba Santxo Uriartek, Leire Etxebarria Gazteluk, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube