Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Gernika-Lumon jokatuko da lehenengo kanporaketa

2018/10/02
Udagoieneko lehenengo saioa urriaren 6an jokatuko da Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 17:00etatik aurrera; sarrerak salgai daude Interneten eta txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira zapatuan, 16:00etatik aurrera.

Urriaren 6an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018ko udagoieneko fasea. Gernika-Lumon jokatuko da lehenengo saioa, Lizeo Antzokian, 17:00etatik aurrera. Lehenengo kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Saioan gaiak ematen Maite Berriozabal Berrizbeitia egongo da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
  • Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean

Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

                Twitter Facebook Instagram YouTube