Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalaurrekoetako sarrerak salgai daude dagoeneko

2018/10/17
Hiru finalaurreko jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: Berrizen, Igorren eta Lekeition.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako sarrerak eskuragai jarri ditugu www.bertsosarrerak.eus atarian. Berrizen, Igorren eta Lekeition jokatuko dira finalaurrekoak azaroaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 1ean, hurrenez hurren. Saioen egunetan bertan jarriko diren txarteldegian ere egongo da aukera sarrerak lortzeko, 16:00etatik aurrera.

Bestalde, hurrengo astean jarriko dira salgai finaleko sarrerak ere www.bertsosarrerak.eus wegunean. Saioz saio atean egon ohi den mahaian ere egoten da finaleko sarrerak erosteko aukera.

                Twitter Facebook Instagram YouTube