Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Arkaitz Zipitriak batu du puntu gehien Udabarriko Faseko azken saioan

2018/05/26
Abadiñon jokatu da gaurko saioa eta bertan erabaki da zeintzuk izango diren udazkeneko fasean kantatuko duten bertsolariak.

Udabarriko fasea heldu da helmugara. Gaur jokatu da azken saioa Abadiñon, Matienako Errota Kultur Etxean. Kantatu duten bertsolariak hauek izan dira:

  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Asier Urkiza Sanchez
  • Eneko Arrate Sololuze
  • Gurutz Uruburu Ibarguengoitia
  • Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’
  • Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia

Saioko irabazlea Arkaitz Zipitria izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Arkaitz Zipitria Mendizabal 165
  2. Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia 155,5
  3. Eneko Arrate Sololuze 152
  4. Ibon Larrazabal Landa 'Larra' 150
  5. Gurutz Uruburu Ibarguengoitia 148
  6. Asier Urkiza Sanchez 137

Gaurko saioan gai emaile beharretan Olatz Larrinaga Caballero aritu da. Epaileak Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube