Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Areatzan eta Erandion jokatuko dira hurrengo sailkapen saioak

2018/05/15
Zapatuan Areatzako udaletxeko areto nagusian jokatuko da Udabarriko Faseko saioa, 17:30ean; domekan, ostera, Erandion izango da saioa, Astrabuduako Josu Murueta Kultur Etxean, 17:30ean.

Udabarriko Faseko sailkapen saio bi jokatuko dira asteburuan, maiatzaren 19an eta 20an. Zapatuan Areatzan jokatuko da saioa, eta domekan, ostera, Erandion.

Maiatzaren 19an Areatzako udaletxeko areto nagusian izango da saioa, 17:30ean. Aurretik, goizean, Regueibertso ekimenaren barruan, lehenengo Regueibertso txapelketa egingo da Areatzan bertan.

Arratsaldeko saioan bertsolari hauek izango dira kantuan:

Ander Ucelayk, Asier Alcedok, Markel Barojak, Naroa Torralbak eta Xabier Iturraspek lehenengo aldiz kantatuko dute Txapelketan.

Gai jartzaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki ibiliko da. Epaileak Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, MIrari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Domekan, Erandion

Maiatzaren 20an Erandiora egingo du salto Udabarriko Faseak. Astrabuduako Josu Murueta Kutur Etxean izango da saioa, 17:30etik aurrera. Kantuan arituko direnak, hauek:

Beñat Bilbaok eta Eneko Barruetabeñak lehenengoz parte hartuko dute Txapelketan.

Saioan gaiak emaile Itxaro Juaristi Olaetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hauek osatuko dute: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Saiorako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, saioak hasi baino ordu erdi lehenago.

    Instagram E-mail