Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Ander Elortegik irabazi du Elorrion Udabarriko Faseko sailkapen saioa

2018/05/12
Arriola Antzokian batu dira bertsozaleak sailkapen faseko saioan; giro ederra sortu da.

Elorrion jokatu da gaur arratsaldean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa. Giro ederrean joan da Arriola Antzokian egin den kanporaketa.

Parte hartu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Esteban Etxebarria
  • Ander Anakabe Lekue
  • Ander Elortegi Garatea
  • Iker Uriarte Urrutia
  • Jon Arano Uriarte
  • Unai Agirre Erezuma

Puntu gehien batu dituen bertsolaria Ander Elortegi izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Ander Elortegi 178
  2. Aitor Esteban 159,5
  3. Iker Uriarte 154
  4. Unai Agirre 148,5
  5. Jon Arano 142
  6. Ander Anakabe 141

Gaurko saioan gai emaile beharretan Xabier Sainz de la Maza aritu da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube