Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Aitor Bizkarra ere, finalaurrekoetara

2018/10/28
Plentziako Jai Alai frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak.

Kanpoan umel eta hotz, baina Plentziako frontoia ederto berotu dute berton elkartu diren 300 bertsozaleek. Gaurkoa laugarren kanporaketa izan da, eta kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika
  • Peio Ormazabal Villanueva
  • Peru Vidal Gurrutxaga

Ariketa guztiak egin ostean, Aitor Bizkarrak lortu ditu puntu gehien batzea, 461,5 puntu guztira. Beraz, Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz 461,5
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika 440,5
  • Gorka Pagonabarraga Agorria 433
  • Peru Vidal Gurrutxaga 433
  • Peio Ormazabal Villanueva 421,5
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal 365,5

Saioan Zihara Enbeita Gardoki ibili da gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube