Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona

Bertsolaria. Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan bertsozaletu zen. 2009an, Zalduondoko Bertso-eskola sortu eta sartu zen, Oihane Perea irakasle zuela. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan kantatu zuen Lautadako taldean. 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatu zuen lehenengo aldiz. 2013ko Bertxoko Sariketa irabazi zuen Ruben Sanchezekin batera. Plaza saioetan ere aritzen da. 2012tik, Arabako Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduradun eta zuzendaritzakidea da. Udalekuetako begiralea eta 2015etik bertso irakaslea hezkuntza arautuan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Araia, otsailak 9

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Hasierako agurra
Iñaki Viñaspre Simon, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 8ko nagusia

Aita-semeak/ama-alabak/aita-alabak/ama-semeak zarete IÑAKI, 20 urte pasa dituzu kartzelan. Etxera bueltatu eta JON, zure seme/alabarekin zaude, aspaldiko partez lehen aldiz, afaltzen.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko txikia

Bikotea zarete. Gaur ume txikia lehen aldiz aiton-amonekin utzi eta lagunekin afaltzera joateko geratu zarete. Oraintxe esnatu berri zarete, gaueko hamabiak dira, etxeko sofan lo geratu zarete

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 10eko txikia

Zu RIKARDO udaltzaina zara, eta JON, zure 18 urteko iloba da. Gaur zuk RIKARDO, JON iloba kontrol batean geratu, eta kotxeko leihatila jaitsi bezain laster kalamu usaina sumatu duzu.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Puntuari erantzunak

1.Bioaniztasuna galtzen ari gara , 2.Gizakiok al gara horren erantzule?

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Bakarka, gaia emanda

20 urtez elkarrekin ibili ostean erlazioa amaitu da. Maletak egiten hasi zara.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Bukaerako agurra