Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Larunbatean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa Araian

2019/02/07
Txapelketako lehenengo final laurdena jokatuko da larunbatean Araian. Sei bertsolarik parte hartuko dute saioan, sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai bertan.

Araian, otsailaren 9an, larunbatean, hasiko da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Lehenengo final laurdena izango da,  17:30ean hasiko da.

 Araian kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzea 2017ko edizioko bi finalista daudela, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre. Manex Agirre 2015eko txapelduna izan zen. 

Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saio honen puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalerdietara hurrenez hurren 12 bertsolari.

Gai emailea Marte Ugarte izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai aretoan bertan. Bazkideak 4 euro, arrunta 6 euro, eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten diru babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Araiako saioan, bereziki, Asparrengo Udalari.

Lautadan 2 bertso-eskola daude: Agurainen eta Zalduondon. Adin guztietako 20 lagun 3 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 5 bertsolari daude eta urtero 20 bertso-saio inguru antolatzen dira. Agurain, Araia, eta Dulantziko 4 ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 9-12 urteko 242 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Lautada mailan.

Saioaren informazio gehiago hemen