Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Baigorri

Aurkezlea: Bixente Hirigarai

Babesle eta laguntzaileak:

Baigorriko Herriko Etxea, Basaizea elkartea, eta Etxauzia Nafartarren etxea elkartea.

             baigorri                  Basaizea               Etxauzia                               

Puntuazio taula

8H 8T Banaka Kartzela Guztira
Sustrai Colina 95.50 107.00 82.50 103.50 388.50
Odei Barroso 98.00 94.50 71.00 97.50 361.00
Miren Artetxe 93.50 97.00 67.50 100.50 358.50
Xumai Murua 92.50 85.00 67.50 88.00 333.00
Egoitz Zelaia 88.50 94.50 56.50 92.00 331.50
Aitor Servier 80.00 90.50 52.50 83.00 306.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Hasierako agurra

Aurkezpena eta Bertsulari guztien hastapeneko agurrak

Aitor Servier , Sustrai Colina 8ko nagusia

Aitor eta Sustrai ikasleak zirezte. Gaur, mozorro eguna omen zen lizeoan, baina bakarrak zizte mozorroturik. Aitor hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Xumai Murua , Odei Barroso 8ko nagusia

Xumai eta Odei gurasoak zirezte. Alabak ez dizue sekulan deus kontatu bere bizi pribatuaz; gaur, neska baten musukatzen ikusi duzue karrikan. Xumai hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Egoitz Zelaia , Miren Artetxe 8ko nagusia

Kolonbiarrak zirezte, aspaldian Euskal Herrin bizi. Sorterrirat itzultzeko dudan zirezte. Miren hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Sustrai Colina , Xumai Murua 8ko txikia

Lagunak zirezte Sustrai eta Xumai. Gero eta lagun guttiago elkartzen zirezte larunbat gauetan ostatuan. Oraingoan biak bakarrik agertu zirezte. Sustrai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Egoitz Zelaia , Aitor Servier 8ko txikia

Egoitz, Aitorrek oreinen oihuak entzutera eraman zaitu Ezterenzubi aldera. Ilunpean gordeak zirezte, oreinen entzuteko prest. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Odei Barroso , Miren Artetxe 8ko txikia

Odei ametsetan hitz eginez iratzarri zira. Goizean, gosaltzean Mirenek ez dizu hitzik erraiten. Odei hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Aitor Servier Bakarka, gaia emanda

Hiru urtez langabezian egon ondotik, gaur duzu lehen lan eguna Aitor.

Sustrai Colina Bakarka, gaia emanda

Baigorriarra zira Sustrai. Azken errefuxiatua Baigorritik joan da. Irriño batekin agurtu zaitu.

Xumai Murua Bakarka, gaia emanda

Xumai, Goiz huntan ere norbaiten besoetan esnatu iratzarri zira. Ez da maite duzun pertsona.

Odei Barroso Bakarka, gaia emanda

Kirolaria zira Odei, gorputzak ezetz erraiten dizu, baina hala ere segitzen duzu.

Miren Artetxe Bakarka, gaia emanda

Miren, haurdun froga egin duzu eta emaitza goaitatzen ari zira: luzea da minutua.

Egoitz Zelaia Bakarka, gaia emanda

Artista zira. Gaur ere, sustengu gaualdi batean aritzeko deitu zaituzte.

Aitor Servier , Xumai Murua Kartzela

Aitor eta Xumai hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Aitor, Xumaik oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Aitor hasita.

Miren Artetxe , Sustrai Colina Kartzela

Sustrai eta Miren hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Sustrai Miren-ek oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Sustrai hasita.

Odei Barroso , Egoitz Zelaia Kartzela

Odei eta Egoitz hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Odei, Egoitz-ek oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Odei hasita.

Bukaerako agurra

Bertsulari guztien azken agurra.

Albisteak

Bertsuak mahats berria bezain gozo ta fresko Baigorrin

Bertsuak mahats berria bezain gozo ta fresko Baigorrin

2016/10/09

Plaza Xoko gela bete zen bertsuzalez urriaren 8 huntan Baigorrin, han kantatu zuten 6 bertsularien gustoz entzuteko. Aitor Servier, Sustrai Colina, Xumai Murua, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia ziren hain zuzen ere entzungai lehen finalaurreko hortan. Saioa umoretik joan zen gehien bat, momentu hunkigarriak tarteko.

Bertsuak mahats berria bezain gozo ta fresko Baigorrin - Gehiago irakurri

Xilaba iritsi da finalaurrekoetara, datorren larunbatean lehen saioa Baigorrin

Xilaba iritsi da finalaurrekoetara, datorren larunbatean lehen saioa Baigorrin

2016/10/05

Irailaren 24an Donibane Lohizunen abiatu zen Xilaba, Muskilditik pasa ondoren, datorren larunbatean urriaren 8 iritsiko da Baigorrira. Bertan jokatuko den lehen finalaurrekoan Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua, Aitor Servier, eta Egoitz Zelaia bertsulariak neurtuko dira. Bixente Hirigarai arituko da gai-emaile lanetan Baigorriko Plaza Xokon. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Xilaba iritsi da finalaurrekoetara, datorren larunbatean lehen saioa Baigorrin - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/10/08
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Baigorri
Tokia
Plaza Xoko