Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Odei Barroso

Urruñakoa da eta Azkainen bizi da. Bertsularitza eskolak ematen ditu Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko ikastoletan eta bertsu-eskoletan. 13 urterekin hasi zen bertsutan, eta Hendaiako bertsu-eskolan ibilia da. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta bostgarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Baigorri

Xumai Murua, Odei Barroso 8ko nagusia

Xumai eta Odei gurasoak zirezte. Alabak ez dizue sekulan deus kontatu bere bizi pribatuaz; gaur, neska baten musukatzen ikusi duzue karrikan. Xumai hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Odei Barroso, Miren Artetxe 8ko txikia

Odei ametsetan hitz eginez iratzarri zira. Goizean, gosaltzean Mirenek ez dizu hitzik erraiten. Odei hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Odei Barroso Bakarka, gaia emanda

Kirolaria zira Odei, gorputzak ezetz erraiten dizu, baina hala ere segitzen duzu.

Egoitz Zelaia, Odei Barroso Kartzela

Odei eta Egoitz hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Odei, Egoitz-ek oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Odei hasita.

Larresoro

Odei Barroso, Xumai Murua 8ko nagusia

Odei eta Xumai azken hogei urteetan ez zinezten meza batera joan. Oraintxe atera zarete elizatik. Odei hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Sustrai Colina, Odei Barroso 8ko txikia

Sustrai taxi gidaria zira eta Odei besta egin duen gaztea. Goizeko hiruetan Odei taxian sartu da. Sustrai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Odei Barroso, Aitor Servier 10eko txikia

Odei hauteskundeetako kanpainan karraskan lanean aritu zira partidu politiko baten alde. Aitor semeak hemezortzi urte bete berri ditu, eta erran dizu ez duela bozkatuko. Odei hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Odei Barroso Kartzela

Odei huna zure puntuak:
Asteburua usu laburregia da.
Astelehena beti da egun gogorra.
Hau duzu Odei bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia:
Telefonoa jo ta jo ari zauzu, ez duzu erantzuten.

Baiona

Odei Barroso, Miren Artetxe 8ko nagusia

Odei eta Miren: Ostatu bateko langileak zirezte. Gau huntan ere nagusiak saldu ez diren pintxoen botatzea galdegin dauzue. Odei hasita, 3na bertsu 8ko haundian.

Xumai Murua, Odei Barroso 8ko txikia

Ber hilabete saria duten bi lagun zirezte. Xumai, Odei berriz ere etorri zauzu diru eske. Xumai hasita, hiruna bertsu zortziko ttipian.

Odei Barroso Puntuari erantzunak

Euskal moneta dago gure merkatuan.
Eusko bat da euro bat ta aise gehiago.
Ohiturarik al duzu euskoz ordaintzeko?

Odei Barroso, Sustrai Colina 10eko txikia

Odei eta Sustrai: Bikotea zirezte. Lan militanteak denbora ainitz hartzen dauzue. Asteburua elgarrekin pasatzeko libratua zinuten, bainan Odei oraintxe jakin duzu bilkura baterat deitua zirela larunbatean. Odei hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Odei Barroso Kartzela

Huna Odei 3 bertsu doinu eta neurri librean kantatzeko gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.

 

Twitter ikonoa fb email