Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ramuntxo Christy

Aiherran sortua, 2000az geroztik Zuberoan bizi, Maulen. Gaztetik senditzen zuen bertsu zaletasuna garatu du bertan, Mauleko bertsu-eskolan sartuz 2005an, eta Xiberoko Bertsu Ekartearen ardura eramanez. Euskal irratietan Punttuka bertsularitzari buruzko irratsaioa animatu du Xan Alkhatekin. XILABA xapelketan parte-hartzen du 2010a geroztik. Ofizioz mekanika injenidore.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aiherra

Ramuntxo Christy, Eneritz Zabaleta 8ko nagusia

Ramuntxo medikua zira, Eneritz semeak mediku ikasketak hasi zituen, orain utzi nahi dituela erran dautzu.

Patxi Iriart, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Patxi eta Ramuntxo auzoak zizte azken 10 urte hauetan. Zuen arteko elkarrizketak beti aroaren aipamenera mugatu dira. Egun Patxi, Ramuntxokk zure atean jo du eta kafe baten hartzera gomitatu zitu.

Ramuntxo Christy Puntuari erantzunak

Egoten ote zara / begira zerura?
Nahi ote zenuke / ilargira joan?
Hitza: jokoa

Odei Barroso, Ramuntxo Christy Kartzela

Bikotea zirezte Odei eta Ramuntxo. Ramuntxo presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Odei, orain ukan nahi zinuke, zuk Ramuntxo, aldiz, zalantzak dituzu.

Aiziritze

Maddalen Arzallus, Ramuntxo Christy 8ko nagusia

Maddalen eta Ramuntxo bi aitatxi zirezte. Azken urteotan ostiral guziz Donapaleun biltzen zirezte, merkatuan itzuli bat egin eta ondotik, musean hartzeko. Duela bi urte bostpasei lagun zinezten, iaz lau, gaur aldiz, biak bakarrik zirezte.

Ramuntxo Christy, Aitor Servier 8ko txikia

Ramuntxo eta Aitor biak ihiztariak zirezte. Aitor, Ramuntxori deus erran gabe, xori ikerle bat gomitatu duzu urtsotegira, astearen pasatzera. Berrikitan arribatu zirezte urtsotegira eta, han, Ramuntxo, lagun ihiztaria atxeman duzue.

Ramuntxo Christy, Patxi Iriart 10eko txikia

Ramuntxo eta Patxi bestan zineztela, zuen lagun batek borrokan hasi eta gazte bat larriki zauritu du. Polizia egoeraren argitzeko lekukoen bila dabil.Ramuntxo ikusitakoa kontatu nahi duzu, Patxi, zuk aldiz, ez.

Ramuntxo Christy Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Baiona

Ramuntxo Christy, Xumai Murua 8ko nagusia

Xumai eta Ramuntxo Baterako bi kide zirezte, Prefetak lurralde egituraz egin proposamenari buruzko prentsaurrekoa prestatzen ari.

Ramuntxo Christy, Sustrai Colina 8ko txikia

Ramuntxo eta Sustrai permiseko punduen berreskurapen ikastaroan gertatu zirezte biak, bata bestearen ondoan jarriak zirezte. Ramuntxo, lehen aldia duzu, Sustrai, zuk aldiz, bosgarrena.

Ramuntxo Christy Puntuari erantzunak

-Noizbait hartu al duzu / aitzurrik eskutan?
-Lurraz urruntzen gira / emeki emeki.
-Nundik heldu ote da / zure bazkaria?

Odei Barroso, Ramuntxo Christy 10eko txikia

Ramuntxo eta Odei zuen herrian gerla piztu da. Herriarekiko maitasunez biek erabaki ezberdinak hartu dituzue; Ramuntxo atzerrira zoaz bizitzerat, Odei bertan egoitea erabaki duzu. Elgar agurtzeko mementua duzue.

Ramuntxo Christy Kartzela

Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.

 

Twitter ikonoa fb email