Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Odei Barroso

Barakaldon jaioa, hiru urte zituenetik Urruñan bizi da. Bertsularitza eskolak ematen ditu Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko ikastoletan eta bertsu-eskoletan. 13 urterekin hasi zen bertsutan, eta Hendaiako bertsu-eskolan ibilia da. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aiherra

Patxi Iriart, Odei Barroso 8ko nagusia

Patxi eta Odei bikote homosexuala zizte. Sexu bereko bikoteen ezkontza legeztatu denetik, eztabaida sortu da zuen artean. Zuk, Patxi ezkondu nahi duzu, Odei zuk aldiz zalantzak dituzu.

Odei Barroso, Ortzi Murua 8ko txikia

Odei eta Ortzi ikaskide eta lagun izan zinezten. Gaur Odei banketxera joan zira mailegu baten negoziatzera eta Ortzi kontseilaria agertu zauzu parera.

Odei Barroso Puntuari erantzunak

Ongi moldatzen ote / zira sukaldean?
Presarik gabe jaten / noiz hasiko gara?
Hitza: zurubia

Odei Barroso, Ramuntxo Christy Kartzela

Bikotea zirezte Odei eta Ramuntxo. Ramuntxo presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Odei, orain ukan nahi zinuke, zuk Ramuntxo, aldiz, zalantzak dituzu.

Larresoro

Ortzi Idoate, Odei Barroso 8ko nagusia

Ortzi, aspaldian ikusi gabeko Odei gaztaroko amodioa, topatu duzu karrikan. Trago bat hartzera gomitatu zaitu, orain ostatuan zirezte, buruz buru jarririk.

Odei Barroso, Xan Alkhat 8ko txikia

Odei eta Xan berrikitan bereixitako bikotea zirezte, eta orain artean zuekin bizi izan den xakurraren zaintza antolatu behar duzue.

Sustrai Colina, Odei Barroso 10eko txikia

Sustrai eta Odei goi mailako kirolariak zinezten. Istripu baten ondotik elbarri gelditu zirezte betiko. Elbarrituen kirol federazioan sartzeko gomita jaso duzue. Zuk Sustrai gogoz hartu duzu gomita, Odei zuk, aldiz, zalantzak dituzu.

Odei Barroso Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Liburu bat idazten / hasiko bazina?
Bizitza sartzen al da / liburu batean?
Gaia:
Aldaketa hori egin duzunetik, jende gehiago hurbiltzen zaizu.

Baiona

Maddalen Arzallus, Odei Barroso 8ko nagusia

Maddalen eta Odei adineko bi pertsona zirezte herriko pestetan gauerditan, alki batean jarririk, jendeari so.

Odei Barroso, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Odei eta Eneritz Lurramako bi laguntzaile zirezte. Zuen ardura gauean kabalen eremuaren zaintzea zen. Goizean ohartu zirezte zezena eskas dela.

Odei Barroso Puntuari erantzunak

-Zoin da Baionak duen / xoko politena?
-Uzatilean janzten da / xuri eta gorriz.
-Auzapez aldaketa / aurten izan dugu

Odei Barroso, Ramuntxo Christy 10eko txikia

Ramuntxo eta Odei zuen herrian gerla piztu da. Herriarekiko maitasunez biek erabaki ezberdinak hartu dituzue; Ramuntxo atzerrira zoaz bizitzerat, Odei bertan egoitea erabaki duzu. Elgar agurtzeko mementua duzue.

Odei Barroso Kartzela

Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.

 

Twitter ikonoa fb email