Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xapela Sustrai Colinarentzat

2014/11/15

1450 bertsozale elkartu gara gaur Baionako Lauga gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren finalaz gozatzera. Saio ederra izan da. Sustrai Colinak eta Maddalen Arzallusek jokatu dute buruz burukoa eta, Sustrai Colinak batu ditu puntu gehien. Jarraian, hurrenez-hurren, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Ramuntxo Christy geratu dira. Txomin Ezpondaren eskuetatik hartu ditu xapeldunak makila eta xapela. Jatsuar bertsularia, urte luzeetan plazaz plaza bapatean kantatzen ibilia, gure lurraldeetako bertsularitzaren transmisioaren aktore ezinbestekoa da. Txato Saria Odei Barrosorentzat izan da.

Muskildin abiatutako XILABA, datorren larunbatean Baionako helmugara iritsiko da

2014/11/11

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, datorren larunbatean azaroaren 15ean iritsiko da Baionako helmugara... Bertan jokatuko den Finalean Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, eta Xumai Murua bertsulariak neurtuko dira. Joana Itzaina arituko da gai-emaile Baionako Lauga gelan. Epaile lanetan Eneko Bidegain, Beñat Soulé, Lierni Elorza, Joakin Arregi eta Erik Etxart izanen dira bertsularien lanak neurtzeko ardura ukanen dutenak. Eta aurten, Txomin Ezponda bertsulari baxenabartarrak jantziko dio xapela xapeldun berriari.Saioa 17:00etan hasiko da.

XILABA Bertsulari Xapelketaren Finala aurkeztu da

2014/11/06

Gaur goizean Baionako Euskal Erakustokian aurkeztu da prentsaurreko baten bitartez Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko IV. Bertsulari Xapelketako finala.

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2014ko Bertsulari Xapelketaren FINALA-ren aurkezpena

2014/11/03

Heldu den ostegunean, azaroaren 06 Baionako Euskal Museoan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2014ko Bertsulari Xapelketaren FINALA aurkeztuko da.

Eneritz irabazle 4. XILABA xapelketaren bigarren final-erdian

2014/11/03

Aiziritzeko herriko gelan jokatu zen aurtengo XILABAko bigarren eta azken kanporaketa. Kantuan Eneritz Zabaleta, Patxi Iriart, Egoitz Zelaia, Aitor Servier, Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy bertsulariak aritu ziren Pettan Prebende gaiemailearen eskutik, eta saio ederra eskaini zuten han bildu ziren ia hirurehun entzuleen gozamenerako. Arratsaldeko 5etan ekin zioten bertsulariek kantuari eta astiriko 7 terdietan entzulegoa Zabalik elkartearen talo eta edarien goxatzera ateraia zen. Ordurako erabakia zen zein bertsularik kantatuko duten azaroaren 15eko finalean.

Silabaz Xilaba Aiziritzera!

2014/10/29

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, datorren igandean azaroaren 2an iritsiko da Aiziritzera... Bertan jokatuko den bigarren finalerdian Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsulariak neurtuko dira. Pettan Prebende arituko da gai-emaile Aiziritzeko Herriko gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Sustrai irabazle 4. XILABA xapelketaren lehen final-erdian

2014/10/27

Igande arratsaldez jokatu zen 4. Xilabako lehen final-erdia. Eguraldi ona izan arren, 270 bat pertsona hurbildu ziren Larreseroko Herriko gelara, kanpoko goxotasuna barnera eramanez. Bertan entzun ahal izan genituen Ortzi Idoate, Odei Barroso, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Xumai Murua eta Sustrai Colina bertsulariak. Saioa arratsaldeko 5etan hasi zen eta astiriko 7 terdietan entzulegoa emaitzak entzunik, Ote Lore elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

Silabaz Xilaba iritsi da finalerdietara, datorren igandean lehen saioa Larresoron

2014/10/22

Urriaren 04an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, Senperetik eta Aiherratik pasa ondoren, datorren igandean urriaren 26 iritsiko da Larresorora... Bertan jokatuko den lehen finalerdian Sustrai Colina, Odei barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate bertsulariak neurtuko dira. Maiana Irigoyen arituko da gai-emaile lanetan Larresoroko Herriko gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Larunbatean ospatu zen Aiherran XILABA xapelketako hirugarren kanporaketa

2014/10/19

Larunbatean Aiherrako Denen Etxea gelan bildu ziren berrehun entzule inguru, bertan ospatu zen 4. Xilaba honetako hirugarren eta era berean azken kanporaketan. Bertan entzun ahal izan genituen Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Patxi Iriart, Odei Barroso eta Ramuntxo Christy bertsulariak. Saioa arratsaldeko 5etan hasirik, bizi bizia iragan zen. Hala nola, astiriko 7etan entzulegoa emaitzak entzunik, Belzuntze elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

Datorren larunbatean Aiherran ospatuko den Xilabako azken kanporaketarako, dena prest

2014/10/15

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, Senperetik pasa ondoren, datorren larunbatean urriaren 18 iritsiko da Aiherrara... Bertan jokatuko den hirugarren kanporaketan Eneritz Zabaleta, Odei barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsulariak neurtuko dira. Iban Falxa arituko da gai-emaile Aiherrako Denen Etxea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Albiste gehiago

 

Twitter ikonoa fb email