Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

2015/10/16
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Beraz, abenduaren 19an jokatuko da saioa, Ilunben arratsaldeko 17etatik aurrera. Finalerako sarrerak asteazkenetik aurrera egongo dira salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean zein herrialdeko hainbat salmenta gunetan.

Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta ez 20an, hasiera batean iragarrita zegoen moduan. Egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituzte eta horren aurrean finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Gainerakoan ez da aldaketarik, Ilunben izango da saioa, arratsaldeko 17etan hasita eta zortzi bertsolarik hartuko dute parte.

Horrekin lotuta, asteazkenetik, urriaren 21etik aurrera salgai jarriko dira finalerako sarrerak. Gainerako saioetarako bezala, sarrerak internetez eros ahalko dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, herrialdeko hainbat lekutan ere salgai egongo dira finalerako sarrerak. Bertan, azaroaren 20ra arte egongo dira salgai:

HERRIA SALMENTA GUNEA
ANDOAIN Ganbara taberna 
ANDOAIN Ernaitza liburudenda
ARRASATE  Irati Taberna
AZPEITIA Sanagustin kulturgunea
BERGARA Jardun Kultur Elkartea
DONOSTIA Hontza liburudenda
EIBAR Club Deportivo 
EIBAR Beleko taberna
ELGOIBAR Izarra Kultur Elkartia
HERNANI Tripontzi taberna
HONDARRIBIA Txantxangorri taberna
IRUN Sunbilla taberna
LASARTE Jalgi taberna
OÑATI Txokolateixia
ORDIZIA Pottoka taberna
ORERETA Arkaitza taberna
TOLOSA Kantabriko taberna 
VILLABONA Amasa kafetegia
ZARAUTZ Txiki-Polit taberna
ZUMAIA Turismo bulegoa
URRETXU-ZUMARRAGA Urretxuko kultur etxean

Gaztetxoen sarrera 10 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 15 euroan, eta gainerakoena 20 euroan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa urriaren 24an jokatuko da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, arratsaldeko 17:30ean. Final laurdenetako lehen saioa izango da eta bertan honako bertsolariek kantatuko dute: Agin Laburu, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo.

2011n ere Ilunben jokatu zen finala.