Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Agin Laburuk irabazi du Urretxu-Zumarragako final laurdena

2015/10/24
Urretxun jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurdena. Agin Laburuk lehen postua lortu eta zuzenean finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Beñat Iguaran eta Nerea Elusotondo sailkatu dira, hurrenez hurren. 480 bertsozale hurbildu dira saioa entzutera Urretxuko Ederrena pilotalekura. Bihar final laurdenetako bigarren saioa jokatuko da Errenterian

 

Agin Laburuk irabazi du Urretxun jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurdena. Gaur lortu duen lehen postuari esker,  zuzenean sailkatu da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den lehen finalaurrekorako. Labururen atzetik,  Beñat Iguaran eta Nerea Elustondo sailkatu dira.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Agin Laburu Rezola
516
Beñat Iguaran Amondarain
491
Nerea Elustondo Plazaola
490
Jexux Mari Irazu Muñoa
473,5
Asier Azpiroz Iztueta
470,5
Eli Pagola Apezetxea
459,5

480 bertsozalek segitu dute bertatik bertara Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatu den saioa.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bihar izango du segida Errenterian jokatuko den bigarren finalaurrekoarekin. Errenteriako Agustina Otaola pilotari profesionala pilotalekuan Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin ariko dira.

Sarrerak arratsaldeko 16:00etatik aurrera egongo dira salgai, pilotalekuan bertan.

Agin Laburuk bildu ditu puntu gehien.