Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Ander Lizarralderentzat izan da Ormaiztegiko final laurdena

2015/11/01
Ormaiztegin jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final laurdena. Ander Lizarraldek lortu du lehen postua eta modu horretan finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Felix Zubia eta Iñaki Apalategi sailkatu dira, hurrenez hurren. 460 bertsozale elkartu dira Zubipe pilotalekuan. Hurrengo igandean amaituko da final laurdenetako fasea, Eskoriatzan jokatuko den saioarekin.

 

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Ander Lizarralde Jimeno
501
Felix Zubia Olaskoaga
499
Iñaki Apalategi Astigarraga 498,5
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa"
490
Unai Gaztelumendi Arandia 485
Maider Arregi Markuleta
444

 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo igandean izango du fase amaiera, Eskoriatzako kiroldegian jokatuko den azken final laurdenarekin. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Beñat Lizaso, Manu Goiogana, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Unai Mendizabal.

Ohi bezala, azken final laurdenerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Ander Lizarraldek irabazi du Ormaiztegin.