Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Unai Agirrek irabazi du azkenengo final laurdena

2015/11/08
Eskoriatzan jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena. Unai Agirre izan da saioko garailea eta zuzenean sailkatu da Tolosako finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira. 520 bertsozale inguru izan dira Manuel Muñoz kiroldegian saioa segitzen. Gaurko saioaren ostean erabakita gelditu da zeintzuk izango diren azaroaren 22tik aurrera finalaurrekoak jokatuko dituzten 18 bertsolariak.

 

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Unai Goia Agirre 497,5
Beñat Lizaso Alberdi 485,5
Oihana Iguaran Barandiaran 484
Mikel Artola Izagirre 480
Unai Mendizabal Jauregi 480
Manu Goiogana Bengoetxea 450

 

Behin final laudernetako fasea amaituta, 18 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, bostek beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Honakoak dira finalaurreoetara sailkatu diren bertsolariak:

 

Beñat Gaztelumendi Arandia
Agin Laburu Rezola
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Ander Lizarralde Jimeno
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Felix Zubia Olaskoaga
Iñaki Apalategi Astigarraga
Unai Agirre Goia
Alaia Martin Etxebeste
Beñat Iguaran Amondarain
Nerea Elustondo Plazaola
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa"
Jon Maia Soria
Beñat Lizaso Alberdi
Jon Martin Etxebeste
Unai Gaztelumendi Arandia
Oihana Iguaran Barandiaran
Mikel Artola Izagirre

Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, azaroaren 22an hasiko dira finalaurrekoak, Zarautzen. Horren ostean, Tolosan eta Eibarren jokatuko diren finalaurrekoak etorriko dira.

Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.

Hernaniarrak finalaurrekoetarako txartela lortu du.