Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Manu Goioganak irabazi du Elgoibarko final zortzirena

2015/10/03
Elgoibarren jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena. Manu Goiganak lehen postua lortu eta zuzenean final laurdenetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Oihana Iguaran eta Manex Mujika sailkatu dira, hurrenez hurren. 210 bertsozale hurbildu dira saioa entzutera Elgoibarko Herriko antzokira. Hurrengo asteburuan Arrasaten eta Andoainen izango dira lehen faseko azken bi saioak.

 

Manu Goioganak irabazi du Elgoibarren jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Gaur lortu duen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu da azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Manu Goiogana Bengoetxea 428
Oihana Iguaran Barandiaran 423,5
Manex Mujika Amunarriz
417,5
Unai Muñoa Amundarain
407,5
Iñigo Gorostarzu Etxebeste 403
Iban Urdangarin Lardizabal 397,5

210 bertsozalek segitu dute bertatik bertara Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu den saioa.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du final zortzirenetako fasearen amaiera. Bi saio jokatuko dira; larunbatean Arrasateko Amaia antzokian Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubiarekin.

Igandean, berriz, Andoaingo Bastero kulturgunean izango da lehen faseko azken saioa. Bertan izango dira Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Bi saiook arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Manu Goioganak bildu ditu puntu gehien.