Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Alaia Martin da lehen finalista, Zarauzko finalaurrekoa irabazita

2015/11/22
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da arratsaldean Zarautzen. Alaia Martinek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da Ilunbeko finalerako. Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 1.200 bertsozalek bete dute Zarauzko Aritzbatalde kiroldegia. Datorren igandean Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa.

 

Alaia Martin nagusitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu dena. Horri esker, oiartzuarra zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalerako. Agin Laburuk eta Ander LIzarraldek lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurko saioan.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Alaia Martin Etxebeste
504
Agin Laburu Rezola
496
Ander Lizarralde Jimeno 455,5
Jon Martin Etxebeste
451
Beñat Iguaran Amondarain
445
Unai Gaztelumendi Arandia
441

1.200 bertsozalek bete dute Zarauzko kiroldegia eta gogoz txalotu dute sei bertsolarien jarduna..

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurengo asteburuan izango du segida, bigarren finalaurrekoarekin. Igandean, Tolosako Usabal kiroldegian izango da saioa, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariekin.

Saioa 17:30ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean dira salgai.

Alaia Martinek irabazi du Zarautzen.